Abian dagoen eskaera bati buruzko galderaren bat egiteko, edo beste edozein eskaerandako, hemen gira laguntzeko.
Produktu bakoitzaren azken epea produktuaren deskribapen fitxan jakinarazten da. Lehenena izango litzateke onena!
Beti egongo da zure eskaera aldatzeko eta berregokitzeko denbora. Baliteke eskari handiko garaietan erabilgarritasun egunak blokeatzea.
Dagoeneko dena ematen da bazkari kutxatxoan, mahai-tresnak, basoak, ezpainzapiak, ongailuetak, ogia... ez duzu ekipamendurik ukan beharrik.
Gogoratu edariak aurreikustea edo gure Edariak atalean eskatzea.
Zure eskaera zuzenean eskuratu dezakezu gure dendan : 70, chemin de Apezerreka - 64122 URRUÑA
Denbora tarteetan entregatzen dugu. Ordua entrega txanden arabera zehazten da.
Gure logistika sailarekin harremanetan jar zaitezke zure entregaren aurreko egunean, ordutegi zehatzagoa ezagutzeko.
Ez axola, bidaltzea han ez bazaude bidalketa jaso dezakeen auzo edo bizilagun baten telefonoa emaiten ahal duzu.
Bai, eskaeraren berrespenarekin etortzen balin bada, eman diezaiokegu.
Aperitiboko koktel soil baterako edo bazkari baten aintzineko aperitifa baterako, konda 6 eta 8 koktel pieza pertsona bakoitzeko.
Aperitiboko koktel oparo baterako, sarrera gisa ere balio behar duena, plater nagusi batekin zuzenean bazkari baterako, konda pertsona bakoitzeko 10 eta 14 pieza.
Bazkari edo afarirako koktel osoa lortzeko, konda gutxienez 15 pieza pertsonako, eta gehienez 24 pieza denbora luzez irauten duen koktel oparo baterako. Konda koktel-afari baterako, 2/3 zati gazia eta 1/3 gazta + zati gozoa.
Noski kantitateak jaitsi ditzakezu koktela osatzeko beste produktu batzuk planifikatzen badituzu.
Zuk nahi duzuna aukeratzen duzu menuan, besterik gabe, sarrerakoa eska dezakezu, edo plater nagusia, edo baita menu osoa ere, zure esku dago!
Berotu labea 180°-tan eta segi azpileko etiketan dauden berotzeko argibideei. Estalkia kendu eta azpliua zuzenean labe tradizionalean sartu. Mikrouhin-labean berotzea ez da egokia.
Aperitibo beroak eta platerak terrakotazko ontzietan ematen dira. Platerak zuzenean 150°-tan berotutako labe tradizionalera pasatu, aluminiozko papera kendu gabe. Nahiago beroketa leunagoa, beroegia eta azkarregia baino. Ondoren, zuzenean mahai gainean aurkez ditzakezu.
Ontziak gure tailerretara itzuli behar dira astebete beranduenez.